\"Instituzio arteko errespetu eta kortesia falta\" deritzo Iñaki Totorikaguena alkateak AHTaren San Andresko tunela amaituta egindako ekitaldira gonbidatu ez izanari. \"Ezelako berririk\" ez dutela izan gaineratu du.

Durango-Zornotza zatian zulatu dute San Andres auzoan tunela. \"Obrak eta eragindako kalteak jasan ondoren, zer gutxiago herriko instituzio nagusia gonbidatzea baino\", dio alkateak.
Aurretik \"egin beharreko obra garrantzitsua\"dela argitu du. Espainiako sustapen ministro José Blanco eta gobernu delegatu Mikel Cabieces izan ziren, eta Jaurlaritzako garraio kontseilari Iñaki Arriola. Apirilean eman gura ditu Espainiako Sustapen Ministerioak Elorrio-Atxondo zatiko lanak, esan zutenez.