Sagardotegira irteera antolatu dute

Anboto 2011ko mar. 14a, 08:48

Sagardotegira irteera antolatu du Gazte Asanbladak datorren apirilaren 2an.

Sagardotegira irteera antolatu du Gazte Asanbladak datorren apirilaren 2an. Azken urteetan legez sagardotegira joango dira Gazte Asanbladakoak aurten ere eta herritarrei dei zabala egin die parte hartzera. Apirilaren 2an joango dira eta Gaur Argi tabernan daude txartelak salgai. Autobusak 12:00etan irtengo du Maspe kaletik, eta sagardotegian bazkaldu ondoren Hernanira joango dira. Itzulera 03:00ak inguruan egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!