24 eta 17 urte dituzte gazteek. Eguerdiko 12:30ean eman zuen abisua Fauste auzoko enpresako arduradunak.
24 eta 17 urte dituzte gazteek. Eguerdiko 12:30ean (martxoaren 6an) eman zuen abisua Fauste auzoko enpresako arduradunak.
Bi lagun enpresa barrura sartzen zebiltzala-eta, Ertzaintzari abisua eman zion autoak desegiteko lantokiko arduradunak. Durangoko ertzain-etxeko agenteak bertaratzean, informazioa egiaztatu ahal izan zuten. Gainera, kanpoaldeko hesia indarrez zabalduta zegoela ikusi zuten. Barrura sartu eta bi gazteak ikusi zituzten kotxe baten alboan, honi motorreko piezak desmuntatu eta lapurtzeko saiakeran.
Identifikatzen ahalegindu arren, dokumentazio barik zeuden ustezko lapurrak. Durangoko ertzain-etxera eroan zituzten, epaile aurretik noiz pasako itxaron bitartean.