Gazte bi atxilotu dituzte edukiontziak lapurtu eta saltzeagatik

Anboto 2011ko mar. 3a, 11:58

24 urteko bi gaztek Iurretan hamabi edukiontzi lapurtu eta bertako txatartegian saldu dituzte, Ertzaintzaren arabera.

24 urteko bi gaztek Iurretan hamabi edukiontzi lapurtu eta bertako txatartegian saldu dituzte, Ertzaintzaren arabera. Ertzaintzak atzo arratsaldean jaso zuen abisua Iurretako garbiketa arduradunaren partetik. Honek zioenez, 12 edukiontzi desagertu ziren martitzenean, eta horiek txatartegi batean topatu zituzten. Ertzainak bertara joan ziren atzo, eta txatartegikoek azaldu zuten aurreko egunean gazte bi joan zirela bertara edukiontziak saltzera. Atzo pasa behar zuten handik kobratzera. Ertzaintzak zaintza egin zuen bertan, eta gazteak bulegora sartu zirenean identifikatu eta atxilotu egin zituen, ustezko delitugileak izateagatik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!