Lursailen jabeek osatzen dute batzordea eta eurek garatuko dituzte birpartzelazio-proiektua eta hirigintza proiektua.
Lursailen jabeek osatzen dute batzordea eta eurek garatuko dituzte birpartzelazio-proiektua eta hirigintza proiektua.
Fundiguel fundizioaren lehengo lurretan etxebizitzak eraikitzeko pausuak aurrera doaz. Iazko azaroan fundizioa zenaren eraikina bota eta gero, orain lurretako kutsadura kentzeko beharrak egin behar dituzte, eta urte eta erdi barru bertan etxeak eraikitzen hasteko moduan egotea aurreikusten dute Iurretako Udalak eta lurren jabeek.
Asteleheneko udalbatzarrean Hitzarmen Batzordea eratzea onartu dute lursail horretako proiektua garatzen hasteko. Gailur alde enpresa eta Belacortu familia dira lurren jabeak, eta eurek eratutako batzorde hori arduratuko da lursailen birpartzelazio-proiektua eta hirigintza proiektua egiteaz.