Martxoaren erdi ingururako epea izan dute obren arduradunek Arriandin lur azpiko pasabidea amaitzeko, baina arazo batzuk tartean egon direla-eta luzatu egingo da epea, maiatzera arte.
Martxoaren erdi ingururako epea izan dute obren arduradunek Arriandin lur azpiko pasabidea amaitzeko, baina arazo batzuk tartean egon direla-eta luzatu egingo da epea, maiatzera arte.
Astelehenean Iurretako udalbatzak epea luzatzea onartu du. Laster hasiko dira errepide azpiko tunela egiten eta asteburu honetan desbideraketa egiteko bideagaz hasi dira. Zornotzarako noranzkoan ezker aldean dabiltza orain beharrean desbideraketa egiten. Tunela alde horretatik hasi dute, sarbidea egiten jardun dute eta laster errepide azpira helduko dira. Gero, eskuma aldean berdina egingo dute; desbideraketa egiteko bidea atondu, eta tunela eskuma aldetik egiten hasiko dira.
Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azaldu duenez, beharrak egiten dabiltzala Aldundiagaz tramite batzuk atzeratu egin dira eta telefono kable batzugaz arazoak izan dituzte; horregatik eskatu dute obren arduradunek epea luzatzea.