Iturburuko partzelek laster ortu itxura hartuko dute.
Iturburuko partzelek laster ortu itxura hartuko dute. Nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa jaso eta gero, izena eman duten hogeita hamar iurretarrei giltzak eman dizkiete, eta hasi dute baratzeko jarduna.
Ortuko erabiltzaileek beharrerako erremintak eta abonua elkarbanatuko dituzte, eta Ramon Zearreta injineru agronomoaren laguntza izango dute edozein zalantza argitzeko. Zearretak berak eman die nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa ortuen erabiltzaileei.
Hamar partzela hutsik
Iturburun 40 partzela ipini dituzte, 75 metro karratutan produktu ekologikoak ereiteko. Hamar lursail gelditzen dira oraindino betetzeko eta gura duenak martxoan izango du izena emateko aukera.