Iurretako Udalak Herria auzo elkarteagaz batera eratu du jakiak eta garbiketarako elementuak biltzeko kanpaina.
Iurretako Udalak Herria auzo elkarteagaz batera eratu du jakiak eta garbiketarako elementuak biltzeko kanpaina.
\"Bizi kalitatea, osasuna eta Saharar errefuxiatuen biztanleriaren ongizatea hobetzea eta desnutriziozko patologiak gutxitzea\" izan dira kanpaina honen helburu nagusiak, udaletik azaldu dutenez. Aurtengo edizioan, elikagaiak eta emakumeentzako garbitasunerako produktuen bilketan, 462 pakete eta lata bildu dituzte guztira.
Bestalde, udalerrian egindako kanpainaz gainera, Iurretako Udalak Herria auzo elkarteari 900 euroko diru-laguntza eman dio Saharar errefuxiatuen kanpamendura elikagaiak bidaltzeko 2011rako Elkartasun karabana antolatzeko.