Sei orduko ikastaroa jasoko dute ortuetarako izena eman duten iurretar guztiek. Izan ere, denek edukiko dute euren ortua; 28 pertsonek egin dute eskaria eta 40 baratze daude Iturburun prest.
Sei orduko ikastaroa jasoko dute ortuetarako izena eman duten iurretar guztiek. Izan ere, denek edukiko dute euren ortua; 28 pertsonek egin dute eskaria eta 40 baratze daude Iturburun prest.
Datorren astelehen, eguazten eta barikuan nekazaritza ekologikoaren gaineko ikastaroa emango dute Ibarretxe Kultur Etxean. Iturburun udalak antolatu dituen baratze ludikoetan mota horretako nekazaritzagaz jardutea da baldintzetako bat, eta horretarako, ortuetan ibiliko diren iurretarrek formazioa jasoko dute.
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara emango du ikastaroa Ramon Zearreta injineru agronomoak. Bera izango da ortuetako monitorea, eta baratzetan beharrean hasten direnean kontsejuak emateko eta galderak erantzuteko bergana jo ahalko dute.
Iturburun 40 partzela prestatu dituzte, eta 28 iurretarrek eman dute izena bertan ibiltzeko. Denek izango dute beraz euren 75 metro karratuko partzela eta ez da hasieran aurreikusitako zozketarik egingo. Ikastaroaren ostean banatuko dituzte ortuak, eta otsailean bertan beharrean hasteko moduan egongo dira 28 iurretarrak.