Arriandiko monumentua berriztu dute

Anboto 2010ko abe. 29a, 09:58

Monumentua berriztu zuten aurreko aldia 80ko hamarkadan izan zen ibilgailu batek emandako kolpeak eragindako kalteengaik. Sei astez egon dira Arriandin lanean.

Monumentua berriztu zuten aurreko aldia 80ko hamarkadan izan zen ibilgailu batek emandako kolpeak eragindako kalteengaik. Sei astez egon dira Arriandin lanean. Monumentua osatzen duen harrizko pilarean apurtuta zeuden zatiak jaso eta aprobetxatu zitezkeenak berreraikitzea izan da helburua. Gainera, monumentua garbitu egin dute. Bidean pasatzen direnentzako gida informatibo moduan erabiltzen da monumentua. Idatziak dituen lau aldez osatutako pilarea da. Goiko aldean landare formako motibo dekoratiboak ditu. \"Pilastra erigida para guía de transeúntes\", \"camino para Bilbao\", \"camino para los puertos de pescadores\" eta eraikuntza dataren ondoan, 1830, \"a expensas del Señorío de Vizcaya\" dira monumentuan agertzen diren esaldiak. Sei astez egon dira Arriandin lanean eta joan den astean bukatutzat eman dute. Iurretako Udalak berriztatzean 12.000 euro inbertitu ditu. \"Momentuz leku berdinean jarraitzen du, baina gure asmoa ahal den bezain laster lekuz aldatzea da. Arriandin bertan beste kokapen egokiago bat topatzea da asmoa, edo ezin bada behintzat errepide bazterretik urrundu apur bat\", azaldu du Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!