Suhiltzaileen eraikina zena eraitsi dute Iurretan

Anboto 2010ko abe. 17a, 13:27

Gaur (abenduak 17) aurten arte suhiltzaileen eraikina izan dena eraitsi dute.

Gaur (abenduak 17) aurten arte suhiltzaileen eraikina izan dena eraitsi dute. Suhiltzaileen eraikina egin zutenean Udalak Aldundiari utzi zion hango lurzatia. Beraz, eraisketaren ondoren berriro Iurretako Udala egingo da lurzati horretako kargudun. Udalak ez du gune horretan oraindik ezer aurreikusi: \"Ez da erraza lurzati horretan ezer egitea alde batean errepidea eta bestean erreka dagoelako\", adierazi du Iñaki Totorikaguena alkateak. Beharbada lurzorua txukundu eta bere horretan utziko dute. [img]http://www.anboto.org/images/8600/8616/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!