Iurretatik Bilbora autopistako ordainsaria 13 zentimo merketuko dute

Anboto 2010ko abe. 15a, 14:08

Aldundiak Bizkaiko A-8 autopistaren ordainsari berriak arautzen dituen dekretua onartua du. Urtarrilaren 1etik aurrera Iurretako sarrerako ordainsaria (Iurretatik Bilborako noranzkoan) 1,96 eurokoa izango da; orain 2,09koa da.

Aldundiak Bizkaiko A-8 autopistaren ordainsari berriak arautzen dituen dekretua onartua du. Urtarrilaren 1etik aurrera Iurretako sarrerako ordainsaria (Iurretatik Bilborako noranzkoan) 1,96 eurokoa izango da; orain 2,09koa da. A-8 autopistan urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren ordainsarien gaineko dekretua onartu berri du Aldundiak. Iurretan 1.96 euro ordaindu beharko dira oraingo 2,09 euro beharrean; murrizketa %6,3koa da. Amorebieta-Etxanon 1,15 euro beharrean 0,74 euro izango da ordainsaria. Orain eraikitzen ari diren Gerediagako etorkizuneko irteera, aldiz, 2,72 euro kostako da. Azkenik Ermuan 3,13tik 3,07ra murriztu dute ordainsaria. Diru-laguntzak Amorebieta-Etxano eta Ermua herrien arteko ibilbideak erabiliz gero, erabiltzaileei 0,74 euro itzuliko zaie bidaiako, betiere identifikatu eta ordaintzeko bitarteko gisa OBE (teleordainketa) erabiltzen badute. Diru kopuru hori hilero ordainduko da, OBE gailuari lotutako kontuaren bidez. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak, bidesariak jaisteaz gainera, dekretu batzuk onartu ditu errepide honen ohiko erabiltzaileei are murrizketa handiagoak egiteko (banako diru-laguntzak izango dira). Diru-laguntzen aplikaziorako, joan-etorriak hartuko dira kontuan, baldin eta ibilbide bera badira eta identifikaziorako eta ordainketarako OBE erabiltzen bada.   Hilean, hamargarren joan-etorritik aurrera aplikatuko dira laguntzak. Hileko hamaikagarren bidaia paretik hogeigarrenera arte egindako joan-etorrien zenbatekoari (BEZ barik) diru-laguntzaren % 60 aplikatuko zaio; hogeigarrenetik aurrera egindakoen zenbatekoari (BEZ barik), berriz, diru-laguntzaren % 100 aplikatuko zaio.    
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!