Astelehenean hasi ziren ekitaldiak eta hilaren 22ra arte hainbat ekintza egongo dira kulturen eta elkartasunaren inguruan.
Astelehenean hasi ziren ekitaldiak eta hilaren 22ra arte hainbat ekintza egongo dira kulturen eta elkartasunaren inguruan.
Astelehenean bertan hasi ziren ekitaldiak, argazki erakusketa bategaz. \"Elkartasuna mendi arteko bideetan\" izeneko argazki erakusketa ipini dute Ibarretxe kultur etxean. Erakusketa hori Felix Baltistan Fundazioak ipini dau. Fundazio hori Pakistaneko Baltistan eskualdean irakaskuntzagaz lotutako proiektuak bultzatzen dabil eta aurten Iurretako udalak proiektu horiek diruz laguntzea erabaki du. 10.000 euroko laguntza eman dio Felix Baltistan Fundazioari.
Erakusketa hilaren 22ra arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez.
Bihar, eguena, Felix Baltistan fundazioak hitzaldia eskainiko du Baltistanen egiten dabiltzan beharraren inguruan. Ortzi Akizu kooperanteak emango du hitzaldia. Irakasleak formatzeko zentro bat egin dute Pakistaneko iparraldean.
Datorren martitzenean, hilak 21, zine foruma egongo da Ibarretxe Kultur Etxean, \"La caja de Pandora\" filmeagaz. 18:30ean hasiko da zine foruma eta Skolastikako Marina Santa Coloma izango da moderatzailea.
Abenduaren 22an amaituko da kultur arteko jardunaldien astea. Maiztegi Herri Eskolan, 16:30etik aurrera umeentzako jokoak eta hainbat kulturatako janari dastaketa egongo dira. Parte hartzaileek euren herrialdeetako erropak janzteko aukera izango dute.