Berbaldia herriko presoen senide eta preso ohiekin

Anboto 2010ko abe. 11a, 10:00

Iurretako presoen senideek eta preso ohiek mahai-ingurua eskainiko dute gaur, Goiuria kultur gunean, 19:00etan.

Iurretako presoen senideek eta preso ohiek mahai-ingurua eskainiko dute gaur, Goiuria kultur gunean, 19:00etan. Berbaldian senideek herriko presoek bizi duten egoeraren berri emango dute, eta egoera hori barrutik familiek zelan bizi duten kontatuko dute. Egunerokotasunean dituzten bizipenak eta gorabeherak izango dituzte berbagai. Iurretako preso ohiek euren esperientziaren berri emango dute, eta gaur egungo egoerari buruz duten iritzia ere azalduko dute. Eztabaidarako tartea ere egongo da iluntzeko berbaldian.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!