Gaztainerrea eta Euskararen eguna

Anboto 2010ko abe. 3a, 11:54

Maiztegi Herri Eskolan gaztainerrea egin dute euskararen egunaren harira, Guraso elkarteak eratuta.

Maiztegi Herri Eskolan gaztainerrea egin dute euskararen egunaren harira, Guraso elkarteak eratuta. Atzo, eguena, egin zuten gaztainerrea. Arratsaldeko 15:00etan hasita, ipuin irakurraldia, hitz magikoak eta gaztaina dantza, bertsoak eta gaztainak egiteko prozesuaren azalpena izan zituzten egitarauan. Gainera, zelan ez, gaztaina jana izan zen guztientzat. Gaur, euskararen eguna, pegatina banaketa egingo dute eskolan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!