Autobus geltoki ondoan hasi dira beharrean; 3 hilabete barru igogailuak amaituta egongo dira.
Autobus geltoki ondoan hasi dira beharrean; 3 hilabete barru igogailuak amaituta egongo dira.
Amilburutik autobus geltokira dagoen lur azpiko pasabidearen alboan igogailuak jartzeko beharrak hasi dira. Zortzi pertsona sartzeko besteko igogailu bi ipiniko dituzte; bana bidearen alde bakoitzean.
Hiru hilabete iraungo dute lanek, eta ez dute oinezkoentzako pasabidea oztopatuko. Beharrak amaitzen direnean, autobus geltokia apur bat atzerago geratuko dela azaldu du obrako arduradunak. Iurretako Udalak 230.000 euro inbertitu ditu igogailu horiek egiteko lanetan.