Urriaren 23tik 30erako Merkataritzaren Astea dela eta, Iurretako kaleetan umeentzako parkea ipiniko dute gaur.
Urriaren 23tik 30erako Merkataritzaren Astea dela eta, Iurretako kaleetan umeentzako parkea ipiniko dute gaur.
+Dendak elkartearen laguntzaz Eusko Ganberek antolatuko ditu zapatuko ekintzak, eta euria egiten badu Iurretako frontoian izango direla jakinarazi dute.
\"Merkataritza, Iurretako erakusleiho\" lelopean ospatuko da zapatuko eguna, eta umeentzako ekintza guzti horiek Askondo kalean egingo direla azaldu dute antolatzaileek.
Euskal Merkataritzaren Astean merkataritzaren gaineko hainbat jardunaldi eduki dituzte merkatariek EAEko hiriburuetan.