Alokairuak ordaintzeko diru-laguntza gazteentzat

Anboto 2010ko urr. 15a, 13:12

Iurretako Udalak bigarren urtez jarraian onartu ditu gazteek 2010. urtean alokairuko etxebizitzak eskuratzeko diru-laguntzak arautzen dituen oinarriak.

Iurretako Udalak bigarren urtez jarraian onartu ditu gazteek 2010. urtean alokairuko etxebizitzak eskuratzeko diru-laguntzak arautzen dituen oinarriak. Udalaren berbetan, diru-laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hileko alokairuaren prezioaren %50ekoa izango da, komunitateko eta etxebizitzaren eranskinetako gastuak deskontatuta. Gehienez ere, hilabete bakoitzeko 250 euroko laguntza emango dute. Etxebizitzaren alokairuaren kostua ezingo da hilean 750 euro baino gehiagokoa izan. Laguntzaren onuradunak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izan behar dira; jabetzako etxebizitzarik ez da izan behar eta elkarbizitza unitatea osatzen duten pertsonetako batek gutxienez Iurretako udalerrian erroldatuta egon behar du bost urteko etenik bako aintzinatasunagaz. Bizikidetza unitatearen diru-sarrerak ezingo dira 28.000 euro baino gehiagokoak izan. Eskaerak urriaren 12ra arte aurkeztu daitezke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!