Harrera lehengo lekura pasatu, pediatriarako itxarongela bertan atondu eta hormak margotzea falta da Iurretako anbulategiko lanak amaitzeko.
Harrera lehengo lekura pasatu, pediatriarako itxarongela bertan atondu eta hormak margotzea falta da Iurretako anbulategiko lanak amaitzeko. Bertako funtzionamendua urriaren 18an aldatuko da; ordutik aurrera umeek kontsulta berria izango dute Iurretan.
Behin lanak amaituta,espazio handiagoa eta gela berriak edukiko ditu anbulategiak: pediatrarentzako kontsulta, umeen erizaintzarako gela, batzargela, biltegia eta pediatriarako itxarongela berria atontzen dabiltza azken egunotan.
Hiru mediku lanaldi osoan
Iurretako anbulategian familiako mediku bik dihardute lanaldi osoan, eta bat egunean ordu bian. Hilaren 18tik aurrera hiru mediku egongo dira egun osorako. Jose Luis Balenciaga anbulategiko arduradunak azaldu duenez, laster gutunak bidaliko dizkiete hainbat iurretarri, medikua aldatuko zaiela jakinarazteko: \"orain arte lan aldi osoan genbiltzan mediku bakoitzak 1.700 herritar inguru genituen gure zerrendan, eta oraindik aurrera 1.350 inguru izango ditu bakoitzak\".
Hirugarren medikuagaz kontsultak luzeagoak izan ahalko direla aurreikusi dute Iurretako anbulategian. Erizainen kontsulta orduak ere luzatuko dituzte aldaketa horiekin.