Jon Bikandik irabazi du Gernikan ganadutegi onenari saria

Anboto 2010ko urr. 5a, 12:27

Iurretarrak beste bost sari ere eskuratu ditu urriko lehen asteleheneko azokan.

Urteroko tradizioari jarraituz, hainbat lagun bildu dira Gernika-Lumon (Bizkaia) urriko lehen asteleheneko azokan. Azken urteetan bezala, bi egunez egin dute lehiaketa, Santa Anako aparkalekuan. Domekan lehen aukeraketa egin zuten, eta atzo eguerdian saritu zituzten piriniar arrazako abelburu onenak. Jon Bikandi iurretarrak irabazi du ganadutegi onenari dagokion saria. Epaileen esanetan, aurkeztu duen taldea \"berdintsuena eta kalitate handikoa\" izan da. Aurreko urteetan ere berak jaso izan du sari hori, eta aurten beste bost eskuratuta bueltatu da etxera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!