Kamioi biren arteko talka izan zen Arriandin

Anboto 2010ko urr. 4a, 11:59

Goizean jazo zen istripua. Kamioi batek Smurfit enpresaren sarreran geldirik zegoen beste kamioi bat jo zuen bete-betean. Galdakaora eraman zuten gidaria.

Goizean jazo zen istripua. Kamioi batek Smurfit enpresaren sarreran geldirik zegoen beste kamioi bat jo zuen bete-betean. Galdakaora eraman zuten gidaria. Kamioi gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu zen kolpearen ondorioz, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten handik. Galdakaoko ospitalera eraman zuten gero. Istripuaren eraginez arazoak egon ziren trafikoan N-634 errepidean, Arriandin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!