Bazkaria, musika eta bertsoak izango dira gaur protagonista Sanmigeletan.
Bazkaria, musika eta bertsoak izango dira gaur protagonista Sanmigeletan.
Eguerdian kaleetan elkartuko dira iurretarrak mozorroa jantzita, telesailetako pertsonaiak gaitzat hartuta. Gero, bazkaria izango dute denek batera, eta musikagaz jarraituko dute jai giroan arratsaldean. kataluniatik etorritako deabruek ere su-festa berezia eskainiko dute iluntze aldera.
Gaueko 22:00etan bertso saioa egingo da frontoian, ohitura den moduan. Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Miren Amuriza ariko dira kantuan Maite Berriozabalen aginduetara.
Gaua erromeriagaz amaituko da. Laiotz taldeak ipiniko ditu dantzan iurretar eta iurretar ez diren guztiak.