Txupinazoa eta Doniel-atxagaz, jaia lehertuko da gaur Iurretan

Anboto 2010ko ira. 28a, 12:20

Eguerdiko 12:00etan hasi dira jaiak ofizialki txupinazoan, eta Doniel-atxa altxatuko dute arratsaldean. Gero, dantza saioa eta Luhartzen erromeria izango dira plazan.

Eguerdiko 12:00etan hasi dira jaiak ofizialki txupinazoan, eta Doniel-atxa altxatuko dute arratsaldean. Gero, dantza saioa eta Luhartzen erromeria izango dira plazan. Tradizioei eusten ahalegindu arren, gauza berriak probatzeari beldurrik ez dioten jaiak dira Sanmigelak. Aurtengo egitaraua ere horren adibide argia da; ohiko Doniel-atxa edo dantzariez gainera, izango da nobedaderik Iurretako jaietan. Hilaren 28an dantzari zein herritarrek altxatuko dute Doniel-atxa mitikoa, eta jaia guztiz lehertuko da hortik aurrera. Horren ondoren, dantzariek azken entsegua egingo dute, datozen egunetan izango dituzten saio guztietarako prestatu eta ohitzeko. Jan-edanak beti du lekua egitarauan, eta gaur, esaterako, Gazte bazkaria ospatuko dute. Disfraz egunean ere mahai bueltan elkartuko dira, eta domekan lehiaketa egingo dute, patatak errioxar eran prestatuz.

Nobedadeak

Jokoa gustuko dutenek pokerra eskura izango dute hilaren 30ean. Urriaren 2an, Sanseko deabruak Kataluniatik etorriko dira sua eta dantza lagun dituztela. Dena dela, nobedade nagusia Migeltxu Kajoi izango da, dotore irtetzeko eguna, urriaren 1ean. Irailak 28 (bezpera) eta San Migel eguneko egitaraua: IRAILAK 28, MARTITZENA San Migel bezpera 12:00etan Montoitik txapligoak, eta ondoren dultzaineroek giroturiko kalejira. 12:15etan Umeendako ikuskizuna Askondon. 14:00etan Herriko nagusien bazkaria, jarraian Iñaki Uribesalgo soinujolearen emanaldia. 14:30ean Gazte bazkaria. 18:00etan Doniel-atxa altxatzea. Dantzarien azken saioa. 22:00etan Erromeria Luhartz taldeagaz. IRAILAK 29, EGUAZTENA San Migel eguna 10:30ean Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara. 11:00etan Meza nagusia. Ondoren Dantzari Dantza. 12:30ean Bertsolariak: Gorka Lazkano, Eneko Abasolo \"Abarkas\" eta Igor Elortza. 16:30ean Herri-kirolak. 18:30ean Dantzari Dantza eta Soka Dantza. 20:30en Erromeria AIKO dantza taldeagaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!