Esne Beltza, Zea Mays eta Little John and the Howling Diabrus taldeek musika ekarriko dute gaur gauean plazara.
Esne Beltza, Zea Mays eta Little John and the Howling Diabrus taldeek musika ekarriko dute gaur gauean plazara.
Urriaren hasieran Japonen bira lotuta daukan Esne Beltza, urrian disko berria aurkeztuko duen Zea Mays, eta Durangaldeko musikariek osatzen duten Little John and the Howling Diabrus musika taldeak gonbidatu ditu jai batzordeak Sanmigel jaietako rock kontzertuen gaurako.
Urriko lehenengo hamabostaldian Japonera bidea hartuko duen eta abendura arte Euskal Herriko jaietan zuzeneko asko eskainiko dituen Esne Beltza taldeko bederatzi musikarien soul, reggae eta ska doinu beltzak izango dira jaien lehenengo zapatuan Iurretan: San Migel plazaren dantzarako tradizioa frogatzeko, bestelako doinu dantzagarriak gehituko dizkiete aurretik besteak beste, Etzakit, Fermin Muguruza edo Su ta Gar lako taldeetan aritutako musikariek. Esne Beltzagaz gorputzak eta arimak dantzatuko dituzte gaur gauean San Migel plazan batuko direnek.
Urriaren 14an IRA izeneko disko berria aurkeztuko duten Zea Mays taldeko bilbotarrek ere joko dute, gaur, Iurretako jaietako oholtzan. Interneten entzungai ipini ditu laukoteak disko berriko hiru kanta. Aurrerapena izan liteke Sanmigeletako hitzordua.