Asteburu honetan hainbat ekitaldi izango dira, eta dagoeneko parrandarako aukera ere izango dute festazaleek. Jaiak, ofizialki, martitzenean hasiko dira.
Asteburu honetan hainbat ekitaldi izango dira, eta dagoeneko parrandarako aukera ere izango dute festazaleek. Jaiak, ofizialki, martitzenean hasiko dira.
Tradizioei eusten ahalegindu arren, gauza berriak probatzeari beldurrik ez dioten jaiak dira Sanmigelak. Aurtengo egitaraua ere horren adibide argia da; ohiko Doniel-atxa edo dantzariez gainera, izango da nobedaderik Iurretako jaietan.
Hilaren 28an dantzari zein herritarrek altxatuko dute Doniel-atxa mitikoa, eta jaia guztiz lehertuko da hortik aurrera. Horren ondoren, dantzariek azken entsegua egingo dute, datozen egunetan izango dituzten saio guztietarako prestatu eta ohitzeko.
Jan-edanak beti du lekua egitarauan, eta bihar, esaterako, tortilla txapelketa egingo dute. Azken domekan ere, lehiaketan patatak errioxar erara prestatuko dituzte. Ezin ahaztu hilaren 28ko gazte bazkaria, ezta disfraz egunekoa ere.
Nobedadeak
Jokoa gustuko dutenek pokerra eskura izango dute hilaren 30ean. Urriaren 2an, Sanseko deabruak Kataluniatik etorriko dira sua eta dantza lagun dituztela. Dena dela, nobedade nagusia Migeltxu Kajoi izango da, dotore irtetzeko eguna, urriaren 1ean.
Hauxe da asteburuko egitaraua:
IRAILAK 24, BARIKUA
19:00etan Ser o no ser (visible) antzezlana Ibarretxe kultur etxean.
21:30ean Jota nafarrak.
22:00etan Durangoko Klasikoen Rallya Aldaparapen.
22:30ean Herri kirolak Olaburu frontoian.
23:00ean Durangoko Klasikoen Rallya Bixente Kapanagatik.
IRAILAK 25, ZAPATUA
08:00etan Mendi martxa plazatik irtenda.
10:00etan Euskadiko IV. One-Wall pilota txapelketa.
12:00etan Kotxe zaharren erakusketa Bixente Kapanagan.
12:30ean Globoflexia eta kometa tailerrak Amilburun.
18:30ean Asto-probak.
19:00etan Umeentzako Parrandan erromeria Askondon.
19:30ean Tortilla txapelketa.
21:00etan Batukada plazatik Montoira.
22:30ean Garibaldi Mariatxiak Askondon.
23:00etan Rock kontzertua (Little John and the Howling Diabrus, Zea Mays eta Esne Beltza taldeekin)
IRAILAK 26, DOMEKA (Umeen eguna)
09:00etan XXIII. Ahari Iurreta zikloturisten martxa (irteera eta helmuga San Migel plazan).
10:30ean Motozaleen elkartzea. Aurkezpena.
11:30ean Motozaleen ibilbidearen irteera (ostean pintxo-jana).
12:30ean Durangoko Musika Banda Dantzarin.
16:00etan Benito Ross motor-gidariaren erakustaldia Andaparapen.
16:30ean Umeen parkea, puzgarriak eta tailerrak (euria egin ezkero Maiztegiko frontoian).
18:00etan Pin-pon txapelketa.
18:30ean Asto probak.
19:30ean Jakin eta jolas antzokiko istorioak pailazoak Askondon.