Barikuan emakume bat hil zen Iurretako EKT enpresan

Anboto 2010ko ira. 4a, 17:00
Lemoako bizilaguna da hildakoa. Enpresa komiteak kontzentrazioa deitu du enpresaren aurrean gaur, irailak 6, 12:00etan.
Bariku goizeko 11:00etan jazo da istripua. Lemoako bizilaguna da hildakoa. Enpresa komiteak kontzentrazioa deitu du enpresaren aurrean gaur, irailak 6, 12:00etan. Lan istripua izan zen Iurretako Arriandi auzoko industrialdean, EKT enpresan. Istripuaren ondorioz, 40 urte inguruko emakume lemoarra zendu zen. Oraindik ez dago istripuaren kausaren daturik. LAB sindikatuak jakin eragin duenez, iazko abenduan salaketa jarri zuen enpresa horren aurka; \"gain produkzio izugarria dagoelako eta jende nahikorik ez lan guzti hori egiteko\". Salatu duenez, \"hau da egoera horren zoritxarreko ondorioa\". Astelehenerako kontzentrazioa deitu du enpresa komiteak. 12:00etan izango da protesta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!