Urrian egingo dituzte lanak, eta Askondon eta Bixente Kapanagan, BBK aurrean, dauden zaborrontziak kentzea da udalaren asmoa.
Iurretako herriguneko zaborrontziak kendu eta lur azpiko zaborrontziak jartzen dabil azken urteotan udala. Hurrengo lur azpiko zaborrontziak Askondo kalean jarriko dituzte, bi gunetan. Urrian egingo dituzte lanak, eta Askondon eta Bixente Kapanagan, BBK aurrean, dauden zaborrontziak kentzea da udalaren asmoa.
Herriguneko zaborrontzi gehienak lurpekoak izango dira Askondokoak egin eta gero. Maspen eta Bidebarrietan bakarrik egongo dira bestelakoak. Geroago kale horietan lan batzuk egin behar dituzte, eta lanak egin arte ezingo da horrelako zaborrontzirik ipini.
Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, \"lurpeko zaborrontziak mantentzea garestiagoa da, baina merezi du\". Herriko itxura eta garbitasuna hobetu direla dio alkateak: \"Metodo hau garbiagoa da eta usain gutxiago uzten du, beti ere zaborrontziak ondo erabiltzen baditugu\".