Arriandi auzoko Santa Marina baselizako jaien egitarauko lehenengo hitzordua da gaur: \"paella erraldoia\" egingo dute.
Joan zen zapatuan eta domekan Amatza auzoko jai batzordeak antolatutako ekitaldietan auzoa jai giroz bete zen moduan, herriko beste bi auzotan ospatuko dituzte euren jaiak datozen asteburuetan.
Eguen goizean, bestalde, txupinazoa, meza eta luntxagaz ospatu zuten San Andres auzoan bertako jai eguna.
Uztailaren 10ean da, gaur, Arriandi auzoko Santa Marina baselizako jaien egitarauko lehenengo hitzordua: \"paella erraldoia\" egingo dute, auzotar eta bisitari guztiek zapatu eguerdia jai giroan igaro eta bazkaltzeko aukera eskaintzeko. Datorren barikuan, bestetik, auzoko lehenengo poker txapelketa eta beste hainbat lehiaketa eta ekitaldi antolatu dituzte.