Azken urteetan legez, aurten ere umeen eskolako udako opor garaian egingo ditu udalak Maiztegi herri ikastetxean zenbait konponketa.
Azken urteetan legez, aurten ere umeen eskolako udako opor garaian egingo ditu udalak Maiztegi herri ikastetxean zenbait konponketa.
Urteroko moduan diru-atal bat gorde du aurten ere udal gobernuak eskolan inbertitzeko: 55.000 euro inguruko inbertsioa egitea aurreikusi duela uda honetan azaldu du alkateak.
Aurreko urteetan, besteak beste, sukaldea edo berogailua berriztu dituzte Maiztegi herri eskolan. Datozen asteetan esleitu eta abuztuan burutu gura dituzten obren helburua eskolako komunak berriztea izango da. \"Eskola publikoa ondo zaintzea\" udal gobernuaren ezinbesteko egitekotzat daukatela udalean azpimarratu du Iñaki Totorikaguena alkateak, eta urtez urte hobekuntza txikiak egiteko asmoagaz jarraituko dutela.