Eñaut Airtzaguenak irabazi du sanmigeletako kartel lehiaketa

Anboto 2010ko eka. 28a, 17:23

Aurten lehenengoz herritarren botoek erabaki dute irabazlea eta Eñaut Aiartzaguenaren \'Barrutik\' izan da botatuena.

Aurten lehenengoz herritarren botoek erabaki dute irabazlea eta Eñaut Aiartzaguenaren \'Barrutik\' izan da botatuena. Astebetez Ibarretxe kultur etxean egon dira sanmigeletako kartel lehiaketara aurkeztu diren bederatzi lanak (Durango, Iurreta, Elgoibar eta Bilbokotik aurkeztu dituzte). 50 lagun inguruk eman dute botoa, eta Eñaut Aiartzaguena gaztearenak jaso du boto gehien. \'Barrutik\' izeneko kartelean emakumezko dantzari koloretsu bat ikusten da, mosaiko baten antzera irudikatuta. Eñaut Aiartzaguena preso politikoa da eta Madrilgo Navalcarnero kartzelan dago. Kartel lehiaketan gehiago ez parte hartzeko erabakia hartua zuen, baina egoera aldatu zaionean \"herriagaz lotura duten ekimenetan parte hartzea erabaki du\", adierazi du Eñauten amak. Kartel lehiaketan ez ezik, herriko poesia lehiaketan ere parte hartu zuen. Jakinarazi duenez, kartel lehiaketan irabazitako 500 euroak iurretako gainerako bost presoekin banatuko ditu. [img]http://www.anboto.org/images/7800/7890/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!