Saneamendu-sarea berritzeko beharrean

Anboto 2010ko eka. 19a, 10:00

Aste bi inguru da herriguneko sarreratik (gasolindegi ingurutik) Arriandiko zubirainoko oinezkoendako bidean saneamendu-sarea berrizteko lanetan dihardutela.

Aste bi inguru da herriguneko sarreratik (gasolindegi ingurutik) Arriandiko zubirainoko oinezkoendako bidean saneamendu-sarea berrizteko lanetan dihardutela. Tokiko inbertsioetarako diru-poltsatik 400.000 euroko diru-laguntzagaz dihardute. Gune horretan, oso zaharkitua zegoen hoditeria berriztuko dute lanokin, eta udal arduradunek jakinarazi dutenez, bidegorriaren zorua aldatzeko ere aprobetxatuko dute: oinezkoen bideko zoruan, orain arte zegoen harriaren eta harearen ordez, asfalto gorria botako dute. Eguraldiak asteon baino gehiago laguntzen badu, behintzat, obrak hilabete barru amaituta egotea aurreikusten dutela azaldu dute Udalean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!