Sutea izan zen Arriandiko enpresa batean

Anboto 2010ko eka. 11a, 12:26

Bariku goizean jaso zuten abisua su-hiltzaileek. Pintura enpresa batek su hartu zeun eta almazena kiskalita geratu zen. Ondoko lau almazenetako teilatuei ere eragin zien suaren beroak edo keak. Ez zen zauriturik izan.

Barikuan, 10:00etan, su-hiltzaileek abisua jaso zuten. Pintura enpresa batek su hartu zeun eta almazena kiskalita geratu zen. Ondoko lau almazenetako teilatuei ere eragin zien suaren beroak edo keak. Ez zen zauriturik izan. Iurretako eta Basauriko su-hiltzaile estaziotik bina kamioi eta eskaileradun beste kamioi bana bertaratu ziren. Ertzaintza ere bertaratu zen. Iritsi zirenean almazen horretatik ez ezik, pabiloi osotik irteten zen kea eta su-hiltzaileek uste izan zuten \"ezin izango\" zutela kontrolatu eta \"dena erreko zela\". Iritsi zirenerako pabiloi osoa ebakuatuta zegoen. Lehenengo egin zuten zeregina, sua itzaltzen zuten bitartean, ondoko almazenak ahal zen neurrian babestea izan zen: \"Ondoko enpresetako arduradunekin ere ahal dugun arinen jarri gara kontaktuan gas eta argindar hornidurak moztu zitzaten\". Ordubete inguru eraman zien sua itzaltzeak. Hala ere, 13:00 arte hantxe egon ziren bestelako gestioak egiten. Erre zen enpresako langile baten berbetan \"ez dakigu oraindik sua zer sortu duen\", baina \"zirkuitulabur bat izan daitekeela uste dugu\". Iberdrolako langile bik argindar azpiegiturak aztertu zituzten, baina ez zuten jakinarazi sua han sortu zen edo ez. Eraginda suertatu zen ondoko enpresetako batek makina-erremintarako tresneria lantzen du. Beroaren eraginez teilatuko habe bat erretiratu behar izan zuten su-hiltzaileek. Teilatua guztiz belztuta zegoen. [img]http://www.anboto.org/images/7700/7768/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!