Gorka Barruetabeñarentzat institutuko saria

Anboto 2010ko eka. 4a, 14:55
Iurreta institutuko saria Gorka Barruetabeñak jaso du, Durangaldean kultura arloan egin duen lanarengatik eta zuzenean garai ezberdinetan Iurretako institutuagaz egin duen kolaborazio lanarengatik
Iurreta institutuko saria Gorka Barruetabeñak jaso du, Durangaldean kultura arloan egin duen lanarengatik eta zuzenean garai ezberdinetan Iurretako institutuagaz egin duen kolaborazio lanarengatik, besteak beste itzulpenak eta euskarazko materialen sormena. Iurretako institutuko aretoan egindako ekitaldian Jabier Arbeo istitutuko irakasleak Gorka Barruetabeña, ikasletan \"ule luzea txupa bakeroa, begirada sakona, James Dean, Chico rebelde, maitagarria\" moduan deskribatu du. Arbeok sarituaren ibilbide profesionala gogoratu du, \"Berbaro elkartea sortzeko bultzatzaileetako bat, \"erreibindikaziotik eraikitzera\" igaro eta \"euskararen aldeko erreferente\" bilakatu da Berbaro, \"utopia eta ametsak errealitate bihurtuz\". Berbaro elkartearen adarretatik Eraz, Anboto astekaria , Di-da komunikazioa, topagunea eta \"agian fruitu goxoena, Plateruena Kafe antzokia\". Beraz, \"konpromiso, ekina, enpresa ekimena, zarena izateagatik\", \"ohore handiz\" eman diote Institutu saria. Gorka Barruetabeñak \"emozioz\" jaso du saria, \"saria hiru zatitan banatu behar dut\" ikasle garaian ez zela oso ikasle ona gogoratu eta \"gurasoek horregatik txarto pasako zuten\", beraz sariaren lehen zatia \"gurasoei\" eskaini die. Bigarrena, \"etxeko hirukotearentzako\" eta azken zatia Berbaro, Anboto, Plateruena proiektuak aurrera egiteko \"lan taldeari, esfortzu kolektiboa izan da eta\". \"Gertuko, lagunarteko giroan\" jaso du Barruetabeñak saria. Sari banaketaz gain institutuko ikasleek diploma jaso dute ikasketak bukatu dituztelako, orain lan munduan hasi behar dute. Ekitaldia lunch bategaz bukatu dute. [img]http://www.anboto.org/images/7700/7730/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!