Iurretako Udalak herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu nahi ditu eta bidea erraztu nahi die, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei.
Iurretako Udalak herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu nahi ditu eta bidea erraztu nahi die, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei.
Horretarako iurretako II. enpresa-proiektuen lehiaketa martxan ipini du Udalak. Ideia lehiaketa honen helburua herrigunean espiritu ekintzailea sustatzea da. Horrez gainera, enpresa berriak sortu, aberastasuna eta enplegua sortzen lagunduko dutenak, edo Iurretako merkataritza birgaituko dutenak.
Enpresa bat sortu nahi duten guztiek parte hartu dezakete, bai pertsona fisiko eta juridikoek. Hori bai, aurkeztutako proiektuek udalerriko errealitatea kontutan izan beharko dute eta Iurretako erdigunera mugatu behar dira.
Enpresa proiektua aukeratzeko orduan baloratuko da, sustatzaileak Iurreta udalerrian erroldatuta egotea, lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea argitaratzen denean. Proiektuaren originaltasuna eta kalitatea, eta jarduera garatzeko teknologia berriak erabiltzea, besteak beste.
Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea ekainetik urriaren 15era bitartekoa izango da. Balorazio Batzordeak aukeratuko du irabazlea eta 9.000 euro jasoko ditu. Irabazten duenari obra- eta jarduera-lizentziak ematean laguntzaren %20 emango zaio; establezimendua zabaltzeko lizentzia ematean, %50 emango zaio. Gainerako %30a urtebeteko epean emango zaio.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!