Elkartasun proiektuak laguntzeko 10.000 euroko diru-poltsa

Anboto 2010ko eka. 2a, 10:25

Garapen bidean edo pobrezian bizi diren herrialdeetan euren lana burutzen duten eta Iurretagaz hartu-emana duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak diruz laguntzeko 10.000 euroko diru-atala gorde du Udalak aurten.

Garapen bidean edo pobrezian bizi diren herrialdeetan euren lana burutzen duten eta Iurretagaz hartu-emana duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak diruz laguntzeko 10.000 euroko diru-atala gorde du Udalak aurten. Ekainaren 30etik aurrera aurkeztu ahalko dituzte elkarteek euren lankidetzarako proiektuak: osasunagaz, hezkuntzagaz, genero ikuspegiagaz, giza eskubideekin edo parte hartzeagaz lotutako proiektuak lehenetsiko dituela azaldu du Udalak. Iaz bideratutakoa baino %25 txikiagoa da aurten Udalak lankidetzarako proiektuak laguntzeko gorde duen kopurua; gainontzeko diru-laguntzak bezala, hauek ere egoera ekonomikora moldatu behar izan dituztela azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!