Zapatuan, maiatzaren 22an, ospatu zen Okela eta Ardao Egunaren zazpigarren edizioa. Eguraldia lagun, herritar asko hurreratu ziren Askondoko azokara.
Zapatuan, maiatzaren 22an, ospatu zen Okela eta Ardao Egunaren zazpigarren edizioa. Eguraldia lagun, herritar asko hurreratu ziren Askondoko azokara.
Hainbat ardo mota dastatzeko aukera izan zen zapatuan Iurretan. 2,5 euroren truke, goiz ederra pasatzeko eskaintza egin zuten antolatzaileek. Ardoa dastatu, eta erosi ere egin zuten batzuek. Bildots okela erre zuten ardoari laguntzeko, eta ilara luzeak eratu ziren pintxoak probatu ahal izateko. Eguerdiko 13:00etarako, gutxi gora-behera, ez zen okelarik geratzen.
Eguerdiko 14:30ak arte egon zen zabalik azoka. Beroari aurre egin eta aterpe zein arbolapetan egin zuten lekua herritarrek.