Gazte bat hil da N-634 errepidean, Iurretan, gertatutako trafiko istripu baten ondorioz

Anboto 2010ko mai. 23a, 12:08

Gazte bat hil egin zen eta beste batek zauri larriak izan zituen atzo goizaldeko hiruak jota zirela N-634an, Durangon, gertatutako trafiko istripu baten ondorioz. Biak zihoazen ibilgailua errepidetik irten egin zen, aurreratze bat egin ostean.

Gazte bat hil egin zen eta beste batek zauri larriak izan zituen atzo goizaldeko hiruak jota zirela N-634an, Durangon, gertatutako trafiko istripu baten ondorioz. Biak zihoazen ibilgailua errepidetik irten egin zen, aurreratze bat egin ostean. Ezbeharra goizaldeko hirurak jota zirela jazo zen N-634an, Durangon, Bilborako noranzkoan. Zerk eragin zuen ikertzen ari direla, Valentziako matrikuladun BMW 320i bat errepidetik irten egin zen aurreratze bat egin ostean, eta enpresa baten aparkalekuan amaitu zuela jakitera eman du Ertzaintzak. Istripuaren ondorioz, autoan zihoazen bi bidaiariak barruan harrapatuta geratu ziren. Tokira Ertzaintzaren patruilak bertaratu ziren segituan, baita Aldundiko Suhiltzaileak ere, biktimak ibilgailutik ateratzeko. Zainketa Intentsiboetako Unitate Mugikor batez hornitutako Osakidetzaren anbulantzia bat eta Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sareko anbulantzia bat ere joan ziren. Bertaratu zirenean, osasun langileek gidariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Beste bidaiaria larri zaurituta zegoen eta tokian bertan artatu zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!