Dozena bat upategitik ekarritako Errioxako ardoa emango dute, 11:00etatik 14:30era, gura duen guztiak dastatu dezan; euro bi eta erdiko prezioan salduko duten kopa erosi beharko da horretarako. Edaria laguntzeko, bestalde, burduntzi erako bildots pintxoak ere eskainiko dituzte.
Iurretako Udalak Arabar-Errioxako upategien elkartearen laguntzagaz antolatu du Okela eta Ardao Egunaren zazpigarren edizioa.
Bihar ospatuko dute eguna. Dozena bat upategitik ekarritako Errioxako ardoa emango dute, 11:00etatik 14:30era, gura duen guztiak dastatu dezan.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, euro bi eta erdiko prezioan salduko duten kopa erosi eta eskaintzen direnetatik gura beste ardo probatu ahalko dute bertaratzen diren guztiek. Edaria laguntzeko, bestalde, burduntzi erako bildots pintxoak ere eskainiko dituzte Iurretan, Okela eta Ardao Eguna ospatzen den biharko zazpigarren aldi honetan.