Mendizale bat hilda aurkitu zuten Mugarran

Anboto 2010ko mai. 19a, 09:51

68 urteko lekeitiarra da hildakoa. Astelehenean irten zen etxetik, eta martitzen arratsaldean topatu zuten bere gorpua. Helikopteroz atera behar izan zuten.

68 urteko lekeitiarra da hildakoa. Astelehenean irten zen etxetik, eta martitzen arratsaldean topatu zuten bere gorpua. Helikopteroz atera behar izan zuten. Etxera bueltatzen ez zela-eta, Ertzaintzari abisua eman zion familiak. Mugarra aldera joan behar zuela jakinda, San Andres inguruetan hasi zuten bilatzeko lana. Ertzaintzako Brigada mugikorreko erreskate taldea eta Durangoko ertzain-etxeko agenteak bertaratu ziren, Herrizaingo sailak jakitera eman duenez. Senideek ere lagundu zuten lan honetan, eta hain justu, beraiek topatu zuten galdutakoaren kotxea 18:00etan Mugarraren behealdean. Gero, artzain batek topatu zuen gorpua eremu menditsu batean. Helikopteroa erabili behar izan zuen Ertzaintzak zendutakoaren gorpua handik ateratzeko. Herrizaingo sailak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du, eta azaldu duenez, \"baliteke malda batetik erorikoa izatea\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!