1990eko urtarriletik, urtebete geroago hauteskundeak egin arte Iurretako Udala kudeatu zuten 13 iurretarrei, eta \"80ko hamarkadan zehar desanexioaren alde Durangogaz negoziazio lanak egin zituzten herritarrak\" omenduko dituzte.
1990eko urtarriletik, urtebete geroago hauteskundeak egin arte Iurretako Udala kudeatu zuten 13 iurretarrei, eta \"80ko hamarkadan zehar desanexioaren alde Durangogaz negoziazio lanak egin zituzten herritarrak\" omentzeko antolatu ditu Udalak gaurko ekitaldiak. Ekitaldi \"xume eta diskretua\" izango dela azaldu du alkateak.
Desanexioa izan zela bi hamarkada direla aurten gogoratzeko, maiatzaren 25ean, 19:00etan egin dute hitzordua, eta herritar guztiak gonbidatu. Iñaki Totorikaguena alkate jeltzalearen eta Batzar Orokorretako Ana Madariaga Lehendakariaren hitzaldiak, Iurretako parroakiako abesbatzaren emanaldia, Iurretako lehenengo gestorari omenaldia, Mikel Deuna dantza-taldearen emanaldia, Gerediaga Elkarteko Jon Irazabal historialaria, eta luntxa izango dira ondoren.
1927tik 1990era arte Durangora anexionatuta egon zen Iurreta, eta Totorikaguena alkateak gogora ekarri duenez, batez ere 80ko hamarkadan hartu zuen indarra Iurreta udalerri berezitua bilakatzeko eskariak.