Gaur hasi eta domekara arte I. Pisu Libreko Asto-probak antolatu ditu Harria Herri elkarteak.
Iurretan, gaur hasi eta domekara arte I. Pisu Libreko Asto-probak antolatu ditu Harria Herri elkarteak.
Barikuan, maiatzaren 14an, 22:00etan, hiru asto ariko dira lehian; Leire Uranga, Urrola eta Duñabeitia. Zapatuan, maiatzaren 15ean, 22:00etan, beste hiru asto ariko dira lehian; Goizeder Jatetxea, Zelai-Alai hipika eta Maiora elkartea. Domekan, arratsaldean izango da norgehiagoka Kimera, Urkiaga, Consistorio Vitorio Zelaia eta Olabeitia astoak ariko dira harriari tiraka.