Seme-alabak haurreskolan dituztenek, zein DBHko ikasleen gurasoek eta tarteko maila guztietakoek eskatu ahalko dute udalaren diru-laguntza; ikastetxeak publikoak zein pribatuak izanda ere.
2009-2010 ikasturtean euren seme-alaben hezkuntza gastua ordaintzen laguntzeko, Udalak ekaintzen duen diru-laguntza maiatzaren 17tik 28ra arte eskatu ahalko dute iurretarrek. Seme-alabak haurreskolan dituztenek, zein DBHko ikasleen gurasoek eta tarteko maila guztietakoek eskatu ahalko dute udalaren diru-laguntza; ikastetxeak publikoak zein pribatuak izanda ere.
Diru-laguntza eskariak, maiatzaren 17tik 28ra arte aurkeztu beharko dituzte herrian erroldatutako ikasleen gurasoek: eskabidea egiteko orria erregistroko bulegoetan edo www.iurreta.net helbidean eskuratu, eta udaletxean edo kultur etxean aurkeztu beharko dute. Diru-laguntzaren eskari orria beteta, eskatzailearen NANaren kopia eta familia-liburuaren kopia konpultsatua, eta Udalak emandako Hirugarrenen alta-inprimakia aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek.
Umea haurreskolan edo Bigarren Hezkuntzan dutenei 75 euroko diru-laguntza emango die Udalak, eta 20 eta 45 euro artekoa seme-alabak Lehen Hezkuntzan dituztenei.