Gaur izango dute segida Goiuriko Santakurutz jaiek

Anboto 2010ko mai. 9a, 09:30

Iurretako auzoetako ohiturari jarraituz, meza amaitu eta gero dantzarien saioa izango da ikusgai.

Joan zen astelehenean, maiatzaren 3an, hasi ziren Goiurian Santakurutz jaiak. Eguerdian mezara hurreratu ziren auzotarrak, eta horren ondoren luntxa izan zuten aukeran, irudietan ikusi daitekeenez. Jatekorik eta edatekorik ez zen falta elizpean. Domeka honetan ere mezagaz zabalduko dute eguna, goizeko 11:30ean. Iurretako auzoetako ohiturari jarraituz, meza amaitu eta gero dantzarien saioa izango da ikusgai. Ospakizunak ez dira, baina, goizean bakarrik egingo. Izan ere, arratsaldean herri-kirolen tartea izango da, idi-proben saioagaz. Arratsaldeko 18:00etan emango zaie hasiera probei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!