Lurpeko zaborrontziak ipiniko dituzte Askondon

Anboto 2010ko mai. 7a, 09:00

Askondo kalean egingo dituzte, Totorikaguena alkateak aurreratu duenez, zaborrontziak lurperatzeko hurrengo lanak.

Askondo kalean egingo dituzte, Totorikaguena alkateak aurreratu duenez, zaborrontziak lurperatzeko hurrengo lanak. Lehenago herriko beste gune batzuetan legez, oraindik ere gainazaleko zaborrontziak dauden lekuetan burutuko dituzte lanak: helburua, alkatearen berbetan, \"bai alde estetikotik bai garbitasunari dagokionez, hobekuntzak egitea\" da, eta zaharkituta geratu diren zaborrontzien ordez berriagoak eta modernoagoak ipintzea. Askondon, gaur egun gainazalean dauden 15 ontzien ordez, zonalde bitan ipiniko dituzte lurpeko zaborrontzi gune bi: BBKren bulegoaren ondoan bata eta udal bulego berrien parean bestea. Guztira, 200.000 euroko aurrekontua dute lanek (Jaurlaritzaren diru-laguntzagaz jardungo dute), eta ekainean edo uztailean burutzea aurreikusi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!