Eraikina eraisteko egin beharreko tramiteak burutzen dihardutela eta txapistegi zaharra zen eraikina datozen aste bat edo bian bota egingo dutela azaldu digu Iñaki Totorikaguena alkateak asteon.
Eraikina eraisteko egin beharreko tramiteak burutzen dihardutela eta txapistegi zaharra zen eraikina datozen aste bat edo bian bota egingo dutela azaldu digu Iñaki Totorikaguena alkateak asteon.
Eraikina eraitsi ahal izateko baimenak lortuak dituzte dagoeneko Udalean, baina eremu hori birgaitzeko lanak egin ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren sailburuordetzaren baimena behar dutela aurreratu digu alkate jeltzaleak: lurzoru horri beste erabilpen bat eman ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren oniritzia behar du Udalak.
Leku horretan parke bat egitea da Udalaren asmoa, datozen aste bat edo bian txapistegi zaharraren eraikina bota eta lurzorua birgaitzeko lanak egingo dituzte horren ondoren.