Barikutik domekara bitartean, garagardo festa, dastaketak, txapelketak eta abar izango dira Iurretako auzoan.
Barikutik domekara bitartean, garagardo festa, dastaketak, txapelketak eta abar izango dira Iurretako auzoan.
Bariku gaueko mozorro, musika, dantza giro apartagaz hasiko dituzte Oromiño auzoan jaiak: April Fest garagardo festagaz abiatuko dituzte jaiak.
Zapatuan jasoko dute Donien Atxa, eta laguntzen dutenentzat makailau errea eskainiko dute ohitura denez. Arratsaldean, ume zein nagusientzako ekitaldiak antolatu dituzte: briska txapelketa, umeentzako jolasak, tortilla txapelketa zein erromeria izango dira, txarri harrapeketagaz amaitzeko. Domekan ere jarraitu egingo du jai-giroak Oromiñon, San Marko jaiei amaiera beroa emateko.
Hemen egitaraua:
Apirilaren 23an, gauean, \'April Fest\' garagardo festa. Mozorro afaria. Musika, dantza eta giro aparta.
Apirilaren 24an, eguerdian, Donien Atxa jasotzea, eta ondoren parte-hartzaileentzat makailau errea emango da. 17:00etan briska txapelketa . 17:30ean ume dantzak eta ume jolasak Kimuak taldeak antolatuta. Iluntzean, tortila txapelketa eta erromeria Luhartz taldeagaz. Afalostean erromeriaren jarraipena. Gauerdi inguruan, txarri harrapaketa. Goizaldean txokolatada.
Apirilaren 25ean, San Marko Eguna, goizean kalejira. 11:00etan Meza. Ondoren, Iurretako Mikel Deuna dantza taldea. Eguerdian, igel txapelketa. Jarraian, herri-bazkaria, paella erraldoia. Egunean zehar, trikitilariak egongo dira.18:00etan asto-probak. Jaiei amaiera emateko errifaren zozketa.