Transormadore bat desmuntatzen harrapatu ei zituen 21 eta 48 urte arteko bederatzi lagunak Ertzaintzak eguenean, eta beharrezko ikerketak burutzeko polizia-etxera atxilo eraman. Epaileek galdeketarako deitu arte aske utzi zituzten.
Enpresa batean lapurreta egiten ibili zitezkeela abisua eman zuen eguen arratsaldean herritar batek, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Industrigunera bertaratu, eta 21 eta 48 urte arteko bederatzi gizon atxilotu zituela eman du Ertzaintzak jakitera. Transormadore bat desmuntatzen harrapatu ei zituen 9 lagunak Ertzaintzak, eta zerrak eta giltzak omen zeramatzaten atxilotuetako zenbaitek.
Lapurreta egotzita, beharrezko ikerketak burutzeko polizia-etxera atxilo eraman, eta epaileek galdeketarako deitu arte aske utzi zituzten bederatzi lagunak.