Iazko apirilean hasi, eta aurtengo urtarrilean amaitu zituzten hilerria berrizteko lanak. Espainiako gobernuaren tokiko inbertsioetarako diru-laguntzen lehenengo deialdian Iurretari zegokion atala baliatu dute lanak finantzatzeko, eta 660.000 euroko aurrekontuagaz jardun dute.
Hilerriaren bigarren handitze proiektua garatu duen Angel Basabe Udal arkitektoa, eta Iñaki Totorikaguena alkate jeltzaleak jardun dute komunikabideen gidari, astelehenean egindako bisitan. Iazko apirilean hasi, eta aurtengo urtarrilean amaitu zituzten hilerria berrizteko lanak. Espainiako gobernuaren tokiko inbertsioetarako diru-laguntzen lehenengo deialdian Iurretari zegokion atala baliatu dute lanak finantzatzeko, eta 660.000 euroko aurrekontuagaz jardun dute.
Etorkizun ez oso urrun batean hamar urte lehenago egindako handitzearekin hilerrian lortutako lekua ere beteta egongo zela aurreikusita ipini zituzten joan zen apirilean lanak martxan. Horrenbestez, 200 horma-hilobi berri egin dituzte, Totorikaguena alkate jeltzalearen berbetan, \"ez-ohikoa, berezia eta ausarta ere baden\" 2500 metro karratuko azalera duen hilerriaren zabaltzean. \"Maite dugun norbaiten heriotzak eragiten digun hustasun sentsazioaren sinbolo\" den hilerria diseinatzea asmo izan duela azaldu zuen bestalde, Basabe arkitektoak.
Bisitariari lasaitasuna eta sosegua trasmititzea, eta hori \"paisajea zauritu barik\" egitea helburu nagusi izan dituela nabarmendu zuen proiektuaren egileak. Gauean Led motako argiztapenagaz, eta parez-pare geratzen diren Amatza eta Saldai inguruetara begiratuta egunez, \"esperantzaren argia\" islatzea izan omen du arkitektoak, \"sentimendu handiagaz\" egindako proiektuagaz helburua.