Suhiltzaileak lekualdatzen hasi dira egunotan

Anboto 2010ko mar. 21a, 12:00

Iurretako suhiltzaileen parkeak egoitza berria izango du laster, Mallabiena auzoan.

Iurretako suhiltzaileen parkeak egoitza berria izango du laster, Mallabiena auzoan. Dagoeneko, \"tresna eta ibilgailu batzuk\" bertara eraman dituzte, Bizkaiko Foru Aldunditik baieztatu dutenez. Datozen egunetan hainbat proba egingo dituzte, funtzionamendua egokia dela ziurtatzeko. Horren ondoren, inaugurazio ofiziala egiteko asmoa agertu dute. Eraikin berriak, Bilbo, Donostia eta Gasteizerako norabideetan sartzeko erraztasun handiagoa ematen du. Aurreko egoitza Goiurirako bidegurutzearen ondoan zegoen. Udalak erabaki beharko du zer egin hutsik geratzean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!