Legegintzaldi honetan alkate den Iñaki Totorikaguena dela 2011eko Udal Hauteskundeetara EAJk aurkeztuko duen zerrendan alkategaia jakinarazi dute jeltzaleek.
Legegintzaldi honetan alkate den Iñaki Totorikaguena dela 2011eko Udal Hauteskundeetara EAJk aurkeztuko duen zerrendan alkategaia jakinarazi dute jeltzaleek.
Alkatea karguan daramatzan hiru urteetan Totorikaguenak \"adierazitako konpromezua, zintzotasuna eta udal kudeaketa ona\", azpimarratu ditu bidalitako oharrean Uri Buru Batzarrak.
Aho batez proposatu du Uri Buru Batzarrak egungo alkatea , eta aurrez 8 urtez zinegotzi izandako Totorikaguena 2011ko Hauteskundeetan alderdiaren zerrendaburu izateko. Alkategai proposamenak herriko EAJren afiliazioaren gehiengoaren aldeko jarrera izan duela azpimarratu du EAJk oharrean.